XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE BIZITZARAKO

Gure ezetzak txikiak dira, geu bezalakoak...

Gu, izatez, onak gara....

Baina, batzuetan, gauza txarrak ere egiten ditugu eta Jainkoak, asko maite gaituelako, barkatu egiten digu.

Horretarako, Jesus beti daukagu geurekin; berak laguntzen digu egite txarrez konturatzen, damutasun gurari bat sortzen du gure barruan, eta Jainkoari eta besteei barkamena eskatzera eramaten gaitu.

OTOITZA

Eskerrak eman diezazkiogun Jesusi, gurekin hain ona delako eta damutasuna eta barkamena lortzen laguntzen digulako: Eskerrak, Jesus! Zeozer txarki egiten dugunean, Zeuk kontura erazten diguzu; eta Zeuk laguntzen diguzu berriro zeure lagunak izaten, gure zeruko Aitaren eta iraindu ditugun beste guztien lagun izaten.

Eskerrik asko, Jesus!.

Abestia: Damu dut, Jauna... Gora Jainkoa 111.

SINESMEN EGINTZAK

1. Umeok txarki egiten ditugun gauza batzuk idatziko ditut.

2. Jesusek lagunduta, neure Aitari barkatzeko eskatzera noa.

Badakit Bera erruki haundikoa dena eta asko maite nauena.

Beragaz hitzegiten dut eta seme damutuak dioena idazten dut: Bai, altza eta neure aitaren ondora bihurtuko naiz.

3. Gai honen mezua hobeto azaltzeko: - Ume batzuk sala bazterrean jartzen dira, ahal denik urrutiena (Jainkoa ez dago pozik gurekin; ezta gure lagunak ere).

- Katekistak eta taldeko beste umeak etortzeko keinu egiten diote (Jainkoak barkatu egiten die eta berdin besteak ere).

- Damu dut, Jauna... abestuaz, badatoz astiro-astiro, eta elkar besarkatzen dute edo eskua elkarri ematen diote.